Zuzenean

NAIZ Irratia

Itxaso Marti: «Eskubide bat da. Ume hauei gehiago eskatzen ari ginen»

Haur goiztiarrak euren garapenari dagokien ikasturtean matrikulatu ahalko dira. Osasun adituek neurria goraipatu dute. Itxaso Marti neuropediatrak «eskubidea» zela aldarrikatu du. Orain arte, gehiegi eskatu izan zaielako garatze bidean zeuden haurrei.

Audio_placeholder

Itxaso Marti: «Eskubide bat da. Ume hauei gehiago eskatzen ari ginen»

Loading player...
Haurdunaldiak 37 eta 42 aste artean irauten duelarik, jaiotza goiztiarra 32 aste baino lehenago jazotzen den erditzeari deitzen zaio.
Haurdunaldiak 37 eta 42 aste artean irauten duelarik, jaiotza goiztiarra 32 aste baino lehenago jazotzen den erditzeari deitzen zaio. (Getty Images)

Haur goiztiar batez hitz egitea «jaio den momentuaz» mintzatzea da, Itxaso Marti neuropediatraren esanetan. Haurdunaldiak 37 eta 42 aste artean irauten duelarik, jaiotza goiztiarra 32 aste baino lehenago jazotzen den erditzeari deitzen zaio.

Arazoak ekar ditzake behar baino lehenago jaiotzeak. Besteak beste, birika, heste edo garun arazoak izan ditzake haur goiztiar batek. Martik umetokiaren garrantzia azpimarratu du. Izan ere, haur goiztiarrak prest izan gabe erabili behar ditu arnaste edo elikadura sistemak.

Haur goiztiarren egoera argitzeko, Itxaso Martik jaiotza dataren «zuzenketa» burutzen du. Izan ere, haurra umetokitik kanpo egon arren «osatzeko» denbora behar du, eta hau aurreikusia zegoen erditze datararekin orekatzen da.

Zuzenketak garrantzia gehiago hartzen du urte bukaera edo urte hasieran. Orain arte, faktore hau erabakigarria zen haurra eskolan matrikulatzeko. Moldaturiko legeak gurasoei aukera eman die zuzenduriko adina aintzat hartu eta haurra ikasturte egokian matrikulatzeko. Martik lege aldaketa babestu du. Berea ez den ikasturtean matrikulatzea haur goiztiarrak «penalizatzea» dela deitoratu du. 

Jaurlaritza Logoa