Zuzenean

Bigarren Kafea

«Klubari seriotasuna eskatzen diogu, guri eskatzen diguten konpromiso bera izatea haiek»

Zuazo eskubaloi taldeko jokalariek eta talde teknikoak haien egoeraren berri eman dute ohar baten bidez, eta salatu dute tokatzen zaien soldata ez dutela jaso. Erriondo eta Berastegi jokalarien lekukotasuna jaso dugu ‘Bigarren Kafea’ saioan.

Audio_placeholder

«Klubari seriotasuna eskatzen diogu, guri eskatzen diguten konpromiso bera izatea haiek»

Loading player...
Argazki nagusian, Zuazoko jokalariak Rocasaren aurkako hutsarte batean; honen eskuinean, Esti Velasco kapitaina.
Argazki nagusian, Zuazoko jokalariak Rocasaren aurkako hutsarte batean; honen eskuinean, Esti Velasco kapitaina. (Aritz LOIOLA | FOKU)

25 urte baino gehiago ditu Barakaldoko Zuazo Eskubaloi Klubeko Ohorezko Mailako taldeak, eta urte horietan guztietan lanean aritu dira emakumeen eskubaloia bultzatzeko asmotan. Hala ere, pasa den urtarrilaren 16an taldekideek bakarrik ezagutzen zuten errealitate bat egin zuten publiko: azken bi denboraldietako soldata guztiak ez dituzte jaso, ez jokalariek ez talde teknikoak.  Maddi Bengoetxea Erriondok eta Estitxu Berasategi Eizagirrek bizi duten egoeraren berri eman dute Bigarren Kafea saioan.

Emakumezkoen ohorezko mailan dabil Zuazo taldea, eta legalki liga profesionalizatuta ez egoteak egoerari ez diola laguntzen azaldu dute bi jokalariek. Bengoetxeak bost urte daramatza taldean eta esan du egoera ez dela berria, dela lau urte inguru hasi ziren arazoak:  «Gauza batzuk konpontzen joan dira, hala ere, azken bat urteetan zorra geroz eta handiagoa bihurtzen joan da». 

Ohorezko mailan lehiatzeak esfortzu pertsonal handia exigitzen duela aitortu dute bi jokalariek, eta saiatzen direla oreka bat bilatzen.  «Guri alokairua eta otorduak ordaintzen dizkigute, eta horri heltzen diogu gaiaz hitz egiterakoan, baina kontratuan horrez gain soldata ere badago. Baina ez da iristen, eta hori onartezina da», aitortu du Berasategik. Kontuan eduki behar da egunero-egunero bi orduz entreinatzen dutela eta horretaz gain,  bakoitzak bere kabuz hiru edo lau egunetan joan behar duela gimnasiora. Hori guztia bizitza pertsonalarekin uztartzea zaila izaten dela aitortu du Bengoetxeak. «Ikasketak edo lana ondo uztartzeko antolatzea da kontua, asteburu asko kanpoan pasatzen baititugu». 

Zuzendaritzarekin harremanetan behin baino gehiagotan jarri eta gero egin zuten egoera publiko, ezin baitzuten egoera gehiago jasan, eta helburua lortu dutelakoan daude: egoera ikustarazte lortu dute. Jokalarien  arteko harreman ona dela esan dute, eta jokatzeko gogoz daudela. Egoerak hobera egitea besterik ez dutela nahi esan du Bengoetxeak: «Klubari seriotasuna eskatzen diogu, guri eskatzen diguten konpromiso bera izatea haiek».

 

Jaurlaritza Logoa