

Zuzenean 21:00h - 23:00h
MusikHaria
23:00h - 00:00h
Global Musik
00:00h - 02:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)

Gaizki dago guk geuk esatea baina gaurko 141. edizioa eder askoa gelditu zaigu. Klubetik urrundu eta tenpoa apur bat jaitsi diogu gaurko ∫ateliteari, eta horretarako nobedadez kargaturik etorri gara. Joseba Agirrezabalaga eta Mikel Vegaren Lepok lanarekin hasi gara, Urpa i Musell zigiluan kaleratu berri dutena, eta System update Donostiarraren Secret Covenant kantua ere ezagutu dugu. Salva Alambre Murtziarraren disko berriko aurrerapen batekin jarraitu dugu eta ondoren BambooShows eta Good Morning Tapes zigiluen azken erreferentziak entzun ditugu. Kanadan ere geldialdi luzea egin dugu gaur, Vancouverren hain zuzen ere Local Artist eta Space Ghost musikariek pasa den urtean kaleraturiko lanak pintxatzeko. Amaiera Euskal perla batekin ohi bezela, Enarak taldearen Solferinoko Itsua.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Txirrindularitza osatzen dugun familia alde batera utzi dute»
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
