Zuzenean
Zientzia, kimika, mikroskopioak. Sekula ez genuke pentsatuko zenbaki eta datu artean musikarekiko halako zaletasuna jaio zitekeenik. Baina Leire Barandiaranek oraindik ere Bon Iver ikusi osteko biharamuna du, eta halaxe aukeratu du “Hey, ma” lehen abesti gisa.
Bikotekidearekin eraikitako bizitzan mugarri izan den abesti kuttuna ere erakutsi nahi izan digu, The National talde berezia lehen lerroan jarriz.
Bertako sortzaileei adi bizi da eta Verde Pratoren “Neskaren kanta” aukeratu du, Ana Arsuagaren gustu ona azpimarratuz.
Amaitzeko, eta doinu urdin eta tristeagoak alboratuz, La Casa Azul talde espainiarra ekarri nahi zian digu aldakak mugiarazi eta negu zital honen erdian izpi batzuk tartekatzeko.
Bere etxean jaso gaitu, alabaren gelan izan gara jostailuz eta musikaz inguratuta.
'Doinuetatik Haratago' tartean musikariak ez diren gonbidatuei euren abesti kuttunen zerrenda osatzeko eskatzen diegu.