

Zuzenean 20:00h - 22:00h
MusikHaria
22:00h - 23:00h
Global Musik
23:00h - 01:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)

Herriko Burdina webguneak 20 urte bete ditu. Hori dela eta, Inaxio Esnaolak 2002 eta 2022 urteen artean Euskal Herriko heavy metalgintzak izandako bilakaera jaso du 'Burdinola' saioan.
Lehen atalean, aurreneko hamarkadako diskoak hautatu ditu, urtez urte: Ekon 'Salatzen dut' (2002), Legen Beltza 'Insanity' (2003), Kudai 'Hutsa' (2004), Gojira 'From Mars to Sirius' (2005), Conflict Noise 'Arima Galduak' (2006), Aby-kem 'Azken Guda' (2007), Soziedad Alkoholika 'Mala Sangre' (2008), Darkness By Oath 'Fear Yourself' (2009), Aiumeen Basoa 'Iraganeko Bide Malkartsutik' (2010) & Gamora 'Hate' (2011).