Zuzenean

Bigarren Kafea

«Konfiantza handia daukat nire ahotsarengan»

«Sorkuntza lan oro da barne-gatazka bat» aitortu digu Eñaut Elorrietak. Eta gatazka horretatik jaio da 'Fantasia' diskoa. Ahalik eta elementu gutxienekin osatu du lan berria, Aitor Etxebarriarekin elkarlanean.

Audio_placeholder

«Konfiantza handia daukat nire ahotsarengan»

Loading player...

Eñaut Elorrieta 'Fantasia' batek ekarri du Durangoko Azokara. Diskoa ariketa minimala dela iruditu zitzaigun lehen entzunaldian; gerora, entzunaldiz entzunaldi minimalismo konplexu hau osatzen duten geruza guztiak agertzen joan ziren belarrietan. Oleoaren gainean oleo berriz margotzen duenak bezela, egin eta kendu, espatulaz ezabatu eta birsortutako espazioetara darama entzulea 'Fantasia' lanak. 

«Azken urteetako erronka izan da ahalik eta gehien zaintzea kantuaren esentzia» esan digu abeslariak. «Uste dut horretarako pertsona egokienarekin topo egin nuela». Pertsona hori Aitor Etxebarria da eta bere esku-hartzea oso agerikoa da disko berri honetan. 

Soiltasunak egiten du konplexu diskoa, osagai bakoitza badelako kantu.  «Sorkuntza lan oro da barne-gatazka bat» dela aitortu digu Elorrietak. 

Diskoaz aritu gara Eñaut Elorrietarekin Durangoko Azokan. 

Jaurlaritza Logoa