Zuzenean

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Jon Horna

«Betidanik lotu dut musika urarekin; bibrazioek gure sentimenduak aldatu, mugitu eta pizten dituzte» esan digu Jon Hornak. Bere abesti kuttunen zerrenda osatzeko eskatu diogu.

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Jon Horna

Loading player...
Jon Horna elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean.
Jon Horna elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean. (Jon Horna)

Jon Hornak zaletasun ugari ditu, baina, urteak joan eta urteak etorri, beti ondoan mantendu duena musika izan da. Orain musika klaseak ematen ditu; «beti lotu det musika urarekin; bibrazioek gure sentimenduak aldatu, mugitu eta pizten ditu». 

Lehenengo abestia aukeratzeko, «bihotzera etorri zitzaidan lehenego pertsona amai izan zen eta berak irakatsitako kantak entzuten hasi nintzen». Zaila izan da bat aukeratzea, baina ohean zegoenean amak abesten zion kanta bat hautatu du. 

Bigarrengoa aukeratzeko, aitaren oroitzapenetara jo du. «Aitak abestera bultzatu ninduen, sortzera» aitortu digu, eta aitak asko entzuten zuen abesti bat aukeratu du. Familiarekin jarraituz, hirugarren abestia aukeratzeko, bere arrebekin oroitu da. 

Azken abesti kuttuna aukeratzeko, «beste pertsona garrantzitsu bat» aukeratu du, Gartxot Unsain bera.

Jaurlaritza Logoa