Zuzenean

Naiz Irratia

Thamer Birauri (palestinarra): «Denbora eta historia izango dira arbitroak»

Nazio Batuen Erakundeak 1977. urtean izendatu zuen Azaroaren 29a Palestinako Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Egun. Thamer Birauri Tolosan bizi den palestinar euskal hiztunarentzat positiboa da izendapena urtean behin jende askok Palestina duelako gogoan.

Audio_placeholder

Thamer Birauri (palestinarra): «Denbora eta historia izango dira arbitroak»

Loading player...

Gurean, 'Palestina askatu' lelopean elkarretaratzeak egingo dira astearte honetan Bilbon eta Donostian. Hain justu, herritarren babesa sentitzen dutela baieztatu du Thamer Biraurik Naiz Irratiari eskeini dion elkarrizketan.

Palestinarren etorkizuna Palestinan dagoela eta injustiziarik ez dutela onartuko baieztatu du, «gure sufrimendua luzatzen ari da, 100 urte pasa, baina han izango gara, ez dago erremediorik, ez dugu onartuko injustizia, kolonialismoa edo apartheida, Palesitna da gure lurra eta gure etorkizuna han izango da».

Israelgo gobernu berrian alderdi ultraortodoxoaren presentzia garrantzitsuak ez du bereziki kezkatzen, dio berdin dela nor egon gobernuan, denek proiektu bera dutela. Mendebaldearekiko ere kritiko da Birauri, ez du laguntzarik espero. Historia alde dutela eta denborak gauzak bere lekuan jarriko dituela uste du.

Biraurirekin hitz egin ondoren, Martxelo Diaz lankideak Palestinaren inguruko analisi politikoa eskeini digu.

Jaurlaritza Logoa