Zuzenean

Telmo Trenor

Verde Prato, Benizze, Delakuria edota Euskoprincess taldeen kantu berriak ∫ateliteak saioan

∫ateliteak 4x9

Audio_placeholder

Verde Prato, Benizze, Delakuria edota Euskoprincess taldeen kantu berriak ∫ateliteak saioan

Loading player...
Verde Prato-ren diska berria
Verde Prato-ren diska berria (Verde Prato)

Pasa den asteko Dj Artie-ren bixitaren ostean, ohiko egiturari eutsi diogu berriz ere ∫ateliteak saioan, hau da, nobedadez kargaturik etorri gara beste behin. Gainera aste honetan Euskal Herriko proposamen ezberdin ugari entzuteko parada izan dugu. Verde Pratoren Euskal Pop Erradikala EParekin eman diogu hasiera saioari, eta Benizze, Delakuria edota Euskoprincess ere pasa dira guretik segidan. Parafunk ere entzuteko tartea izan dugu "Epilogo" diskoaren berrargitarapena aitzakitzat harturik, eta Haus of Beats saio eta zigiluko lagunen 7. urteurren festaren harira, Amsiaren Kukuherri diskoa entzun dugu. Larunbatean izango da beste zenbait musikarirekin batera Bergarako Kartzelan. Broken Lip, Orion Agassi, Floating Points, eta amaitzeko Gal Costa handiari gure oroimen txikia.

Jaurlaritza Logoa