Zuzenean

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Jon Carrasco

Doinuetatik Haratago tardean euskaldun musikazaleen ohiturak ezagutu nahi ditugu. Jon Carrasco donostiarrak lau abesti aukeratu ditu bere bizitzaren erradiografia egiteko. 

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Jon Carrasco

Loading player...
Jon Carrasco elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean.
Jon Carrasco elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean. (Jon Carrasco)

Jon Carrasco donostiarra ez da musikaria, baina bai musikazalea. «Bakoitzak energia mota bat dauka, eta horren arabera musika estilo batera edo bestera jotzen du» kontatu digu. Horregatik, bere lau abesti kuttun aukeratzeko eskatu diogu.

Lehenengo abestiak «eskolarekin egin genuen lehen irteerara eramaten nau». Baina, zehazki, euskal abesti oso famatuaren bertsio bat aukeratu du. Hautatutako bigarren abestia nahiko berezia izan da; «marrazki bizidun ospetsu baten amaiera abestia da» esan digu. 

Hirugarrenean klasiko batera jo du. «Bizitzen ari zaren unearen arabera, abestia modu batera edo bestera ulertzen duzu» kontatu digu. «Batetik, gurasoekin autoan joaten nintzean entzuten nuen, baina baita tabernak ixtean ere» aitortu digu. Azken abestiarekin hizkuntzaz aldatu du Carrascok eta bere talde gustokoenetako baten kantu bat aukeratu du. 

 

Jaurlaritza Logoa