Zuzenean

Maite Bidarte

Zergatik dago ‘Rosemary's Baby’ filma klasikoen apalean?

Polanskiren ‘Rosemary`s Baby’ thriller psikologikoa zine zale askoren kuttuna da. Zorigaitzeko filma dela esaten da, filman parte hartu zutenek zoritxarra izan zutelako bidelagun filma bukatu eta berehala. Baina, zergatik dago klasikoen artean?

Audio_placeholder

Zergatik dago ‘Rosemary's Baby’ filma klasikoen apalean?

Loading player...
‘Rosemary's Baby’ filmeko fotograma
‘Rosemary's Baby’ filmeko fotograma (‘Rosemary's Baby’)

Bideoklubeko ateak ireki ditugu lehendabiziko aldiz NAIZ irratian. Astero zine karteldegiko estreinaldiak errepasatuko ditugu eta Aimar Erkiagak egingo digu bere aukeraketa pertsonala. Gustoekoenen artean ditu Rodrigo Sorogoyenen 'As Bestas' «Goya sarietan bai ala bai» esan du, Dardene anaien ‘Tory y Lokita’  eta Disney Marvelen ‘Black Panther: Wakanda Forever’ superprodukzioa. Plataformetako estreinaldi bat ere gomendatu digu, Netflixen estreinatuko den ‘The Wonder’ (Sebastian Lelio).

Bideoklubetik hainbat kolaboratzaile pasako dir astero, eta estreinatzen lehendabizikoa Zigor Etxebeste izan da. Bere ardura izango da film zaharrei hautsa kentzea. Baina ez edozein film zaharrak, baizik eta zinearen historian leku bat irabazi duten film kuttunak ekarriko dizkigu, klasikoak.

Lehendabiziko bisitan Roman Polanskik zuzendutako ‘Rosemarys baby’ (1968) filma ekarri du, thriller psikologikoa. Film madarikatua askorentzako, filmean parte zuten askok zorritxarra izan baitzuten patu filma bukatzerakoan. Bitxikeri bezala, Polanskiren erabakiz, madarikatu izatearen ospe iluna duen Dakota eraikinean filmatu zen. Eraikin horretan bertan erail zuten John Lennon musikaria 1980an. Baina madarikazioen zerrenda luzea da, eta horietako batzuk aipatu dizkigu Etxebestek.

Baina zergatik du film honek lekua klasikoen apalean? Arrazoi ugari badaude.

Jaurlaritza Logoa