Zuzenean

Skabideanen kontzertu borobila 10 urte bete dituztela ospatzeko

Sarrera guztiak agortuta zirela, ia mila lagun elkartu ziren Atarrabiako Totem aretoan bi ordu eta erdiz dantza eta salto egiteko.

Audio_placeholder

Skabideanen kontzertu borobila 10 urte bete dituztela ospatzeko

Loading player...
Totem aretoan ospatu du 10. urteurrena Skabidean talde nafarrak.
Totem aretoan ospatu du 10. urteurrena Skabidean talde nafarrak. (Aitor AGIRREZABAL)

NAIZ Irratiak zuzenean eskaini zuen bart Skabidean talde iruindarraren 10. urteurreneko kontzertua. Bi ordu eta erdi iraun zituen emanaldiak eta talderean diskografiari errepaso zabala eman zieten.

Gainera, oholtzatik pasa ziren urte guzti hauetan taldeko kide izan direnak eta baita taldeari esker sortutako harremanak medio gonbidatutako hainbat artista. Tartean, Rotten XIII taldeko Endika Iriso edota Garate estudioaren arduraduna eta Negu Gorriak talde historikoko kidea den Kaki Arkarazo.

Goraino beteta zen Totem aretoa eta ikusleen artena Ion Celestino edota Peio Skalari bezalako musikariak ere aurkitzen ziren. Dena dela, iruñerriko publikoaz harago, Bilbotik edota Debatik koadrila handi bana bertaratu zen Nafarroako aretora. 

Une hunkigarri dexente utzi zituen kontzertuak eta publikoak eta taldeak bat egin zuten une askotan, izan sortutako dantzarako giroagatik edota denak batera abesten zeudelako.

Gaur dokumentala, harpidedunentzat NAIZen

Ostiralean, urriaren 21ean, hasi zituen ospakizunak Skabidean taldeak. Beteta zegoen Iruñeko Herriko Tabernan aurkeztu zuten 10 urteko ibilbideari errepasoa egiten dion dokumentala. Taldekideek esan zigutenaren arabera, oso pozik daude jaso duten erantzunaz.

Gaur, urriak 23, iluntzetik aurrera NAIZeko harpidedunek ere izango duzue esklusiban dokumentala ikusteko aukera. Gainerakoek, itxaron egin beharko duzue Euskal Herriko hainbat txokotan egingo dituzten aurkezpenen zain. Dena dela, publikoak eskuratzeko beste modu batzuk ere jarriko ditu talde nafarrak. Bitartean, gozatu berriz ere urriaren 22ko kontzertuaz, goian klik eginda duzue horretarako aukera.

Jaurlaritza Logoa