Zuzenean

Naiz Irratia

Analisi Mahaia: Ainhoa Etxaide eta Julen Bollain

Estatu espainiarreko langile publikoen soldata igoeraz, aberatsei bideraturiko zergez eta lau eguneko lan astea ezartzeko aukeraz hausnartu dugu bi tertuliakideekin.

Audio_placeholder

Analisi Mahaia: Ainhoa Etxaide eta Julen Bollain

Loading player...
Langile publikoei dagozkien erabakiak Euskal Herrian har daitezen grebak bultzatuko ditu ELAk
Langile publikoei dagozkien erabakiak Euskal Herrian har daitezen grebak bultzatuko ditu ELAk (ELA)

Langile publikoen soldatak datozen hiru urteetan %9,5 igotzea adostu du Espainiako gobernuak hainbat sindikaturekin. Hego Euskal Herrian ere aplikatuko da neurria baina euskal sindikatuak ez daude ados, ELA eta LABek diote langile publikoen lan baldintzak hemen bertan negoziatzea posible dela. Hiru urtetan %9,5eko igoera ez da nahikoa Etxaide eta Bollainentzat eta bi euskal sindikatuek egin moduan, Etxaidek erabakiak Euskal Herrian hartu behar direla defendatu du, hori egitea posibled ella ziurtatuz. Biek ere ohartarazi dute langile publikoen artean soldata oso ezberdinak daudela eta igoerak zehazteko hori haintzat hartu beharko litzatekeela defendatu dute.


Aberatsei ezarri beharreko zerga gehigarrien inguruko eztabaida zabalik dela, eta Espainiako gobernuak urtean hiru milioi euroko irabaziak deklaratzen dituztenei bideraturiko zerga iragarri duenean, fiskalitateaz luze eta zabal eztabaidatuko dute Etxaide eta Bollainek, eredu berri bat beharrezkotzat joz.

Amaiatzeko, lau eguneko lan astea bideragarria izan dadin mundu mailan egiten ari den proba pilotu zabal bati begiratu diogu, Britania Handiko 70 enpresetan izandako esperientziaren lehen ondorio zehatzak argitaratu berri dituztenean. Emaitza deigarria da: astean %20 ordu gutxiago lan eginda eta aurreko soldata mantenduz emaitza oso baikorra ari da izaten.

Jaurlaritza Logoa