Zuzenean

Bertsolari Txapelketa Nagusia NAIZ Irratian

Ohikoan baino urtebete gehiago itxaron behar izan den arren hemen da Bertsolari Txapelketa Nagusia. NAIZ Irratiak jarraipen berezia egingo dio zuzeneko eta saio bereziekin. 

Audio_placeholder

Bertsolari Txapelketa Nagusia NAIZ Irratian

Loading player...
Bertso Txapelketa Nagusiko artxiboko irudi bat
Bertso Txapelketa Nagusiko artxiboko irudi bat (Jon Urbe | FOKU)

Astelehenero 15.00tan izango dute bertsozaleek lehen hitzordua NAIZ Irratian Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira. Asteburuko bertso aukeratuekin osatuko baitu Garazi Castañok astelehenetako KulturHaria. 

Asteburu honetan abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia Getxo eta Arrasateko lehen saioekin eta astelehen honetan bertan jasoko du bertsozaleak laburpen zehatzena. 

Bigarren kolpea urriaren 22tik aurrera, txapelketako finalaurrekoak hastearekin bat honen jarraipenerako izaera pausatuagoa izango duen saio berria abiatuko baitu irratiak Iraitz Mateoren gidaritzapean (asteartetan 21.00tan).

Azken fase horri begira saioak zuzenean jarraitzeko proposamen berri bat ere ari da lantzen NAIZ Irratia eta hurrengo asteetan emango du honen berri. 

NAIZ eta GARAren lan taldearen aurreikuspenak 

Bertsolari Txapelketa Nagusiak dakartzanei begira izan dira NAIZ Irratian jarraipen berezia egingo duten NAIZ eta GARAko erredakzioko lankideak: Amagoia Mujika, Iraitz Mateo eta Garazi Castaño. Txapelketaren berritasunak eta aurreikuspenak izan dituzte hizpide.