Zuzenean
Azken aste hauetan 23 preso aberriratu dituzte. Uztailaren 21ean iragarri ziren hamaika lekualdaketen ondoren, beste hamabiren berri eman zuen Espainiako Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak. Lekualdaketak hainbat hilabeteren osteko geldialdiaren ostean datoz. Aldiz, 53 presok Euskal Herritik kanpo jarraitzen dute. Sare herritarrak zehaztu moduan, falta diren gerturatzeak urte honetarako «espero» ditu Etxerateko kide den Xochitl Karasatorrek.
Espetxeei dagokienez, aldaketak izan dira Hego Euskal Herriko presondegietan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Lakuako Gobernua da presondegien arduradun. Karasatorrek balorazio positiboa egin du, espetxe politika berriaren hasieran egon arren. «Salbuespen espetxe politika aldatzeko pausoak ematen ari direla ematen du, eta espetxe politika humanitario baten aldeko apustua egin dutela dirudi». Nafarroan, berriz, zuzendaritza aldaketa baloratzeko garaiz izan arren, Etxerateko kideak Enrique Sotoren «jarrera inmobilista» arbuiatu du eta aldaketarekin urratsak ematen hastea espero du.