Zuzenean

«Errautsak beste modu batean funtzionatzeko ongarririk honena bilakatu daitezen»

Nafarroan 15.000 hektarea lur erre ostean, «auzolana» deitu du Errigorak. Uztailaren 15era bitarte, diru-bilketa burutuko du nekazaritza-ekoizpena eta euskara bultzatu asmo dituen herri ekimenak.

Audio_placeholder

«Errautsak beste modu batean funtzionatzeko ongarririk honena bilakatu daitezen»

Loading player...
Lurra, sua, ura, herria auzolanaren aurkezpena San Martin Unxen
Lurra, sua, ura, herria auzolanaren aurkezpena San Martin Unxen (Errigora)

«Lurra, sua, ura, herria» lelopean, diru bilketa abiatu du Errigorak. Ekarpena Errigora.eus web gunean egin daiteke, eta suebaki berdeak zein abeltzaintza estentsiboa «suhiltzaile eraginkorrena» bilakatzeko xedea dute.

Nafarroako sutea «esana zegoela», zehaztu du Santi Quiroga, Errigorako kideak. Ondorioz, aldaketak eskatu ditu. «Konturatu behar gara beste era batean joan behar dugula lurra erabiltzen, beste era batean ekoizi behar dugula, beste era batean kontsumitu». Diru-bilketa ezbeharraren lehen erantzuna izango da, «hurrengo sutea itxaron beharrean, jendea antolatu eta beste bide batean hasi behar da».

Errigorak 10 mila euroko lehen ekarpena egin du, eta uztailak 15 bitarte jasoko da dirua. Suhiltzaile, basozain, lehen sektoreko sindikatu eta Nafarroako udal eta kontzejuetako lehendakariak osaturiko mahai teknikoak erabakiko du zer proiektuetarako bideratuko den dirua. Quirogak azaldu du, «suebaki berdeak eta basoetan abeltzaintza estentsiboari begirako proiektuak» garatu nahi dituzte, eta «kontzientzia sortu».

Errigoran parte hartzen duten ekoizleren batek «min txikiak» izan dituela aipatu du Santi Quirogak. Halaber, kaltea guztiena izan dela gaineratu du. «Guztiona da basoa. Guztiak izan gara kaltetuak nahiz eta Errigoraren ekoizleak zuzenean kaltetuak ez izan»

Jaurlaritza Logoa