Zuzenean

Naiz Irratia

Zientziari begiratua, Izortze Santin eta Koldo Gartzia lagun

Aste honetan ere egin diogu tartea zientziari Informazioaren Harian. Pandemia lehen lerroko gaietatik aldantzearen inguruko arriskuez ohartarazi digute bi zientzialariek, eta begiratua eman diogu baita ere UEUren 50.urteurrenari. 

Audio_placeholder

Zientziari begiratua, Izortze Santin eta Koldo Gartzia lagun

Loading player...
Egoerak hobera egin du gurean, baina Txinan konfinamendu betean dira hainbat Covid kasu argitara atera ostean
Egoerak hobera egin du gurean, baina Txinan konfinamendu betean dira hainbat Covid kasu argitara atera ostean (AFP)

Pandemia eta Covid19a lehen lerroko gaietatik aldendu dira politikarien ahotan eta baita hedabideetan ere. Egoera hobetu denaren seinale bada, baina horrek ekar ditzakeen arriskuez ere ohartarazi dute Izortze Santin eta Koldo Gartziak aste honetako tertulia zientifikoan. 

Gainera, aurten 50 urte betetzen dituen UEUi ere begiratu diegu. Maiatzaren 21ean egingo dute aurtengo ikastaroen irekiera ekitaldia, baina beste hainbat ekitaldi beteta dator urte berezi hau. Horren errepasoa egin dugu bi zientzialariekin. 

Amaitzeko, birusek zenbait antibiotikoekiko izan ditzaketen erresistentziak eta hauekiko alternatibak ezagutu ditugu Koldo Gartziaren eskutik.   

Jaurlaritza Logoa