Zuzenean

Bigarren Kafea

Eneko Mendiluze: «Psikologiaren arloan gizartearen beharrei erantzutera dator Gunetuz»

Audio_placeholder

Eneko Mendiluze: «Psikologiaren arloan gizartearen beharrei erantzutera dator Gunetuz»

Loading player...
Eneko Mendiluze
Eneko Mendiluze (Idoia ZABALETA | FOKU)

Osasunaren Nazioarteko Egunean eta UEUk 50 urte bete dituen urtean aurkeztu dute Gunetuz webgunea. Psikologo euskaldunak saretu, beraien lana euskaraz egiteko baliabideak eman eta gizarteari eduki baliagarriak eskaintzeko helburuarekin jaio da eta 2019an Udako Euskal Unibertsitateak Eibarren egindako tailer batean sortu zen egitasmoa sortzeko txinparta.

Apirilaren 7an egin zen aurkezpena eta Eneko Mendiluze Plaza, UEUko Psikologia saileko buruak Bigarren Kafean esan digunez, «sarea osatzen eta hedapen lanetan gabiltza. Une honetan 160 kide inguru gaude izena emanda. Ez dakigu noraino iritsiko garen baina ari gara talde txukun bat osatzen eta ikusiko dugu noraino iritsi gaitezkeen».

Atal ezberdinak biltzen ditu webguneak. Psikologiaren alorrean lanean dabiltzan pertsonek eztabaidatzeko, edukiak partekatzeko eta elkarlanak sortzeko balio dezaketen foroak, psikologiarekin lotura duten albisteen atala, mundu horrekin lotura duten lan eskaintza eta ikastaroei buruzko informazioa… «Profesionalez gain, gaiaren inguruan interesa duen edozein erabiltzaileri zuzenduta ere badago webgunea» Mendiluzek zehaztu duenez.

Euskara da egitasmoaren beste ardatzetako bat. Euskaraz egiten den psikologiaren elkargune izan nahi du Gunetuzek. Argi daukate alor horretan lan asko dagoela egiteko baina sareko kideen ekarpenekin gero eta eduki eta material gehiago euskaraz izatea da helburua, denborarekin hazten joateko.

Eneko Mendiluze Plaza izan dugu Bigarren Kafeko laborategian Gunetuzen ingurukoak luze eta zabal azaltzeko.

Jaurlaritza Logoa