Zuzenean

NAIZ Irratia

«Guretzat ez dago ez justiziarik ez aitortzarik, zero; ez gara euren biktimak»

Iñigo Cabacas hil zutela 10 urte igaro direnean egia eta aitortza aldarrikatzen jarraitzen dute bere gurasoek. 

Audio_placeholder

«Guretzat ez dago ez justiziarik ez aitortzarik, zero; ez gara euren biktimak»

Loading player...
Manu Cabacas eta Fina Lizeranzu, atzean Iñigo semearen irudi bat.
Manu Cabacas eta Fina Lizeranzu, atzean Iñigo semearen irudi bat. (Monika del Valle | FOKU)

2012ko apirilean hil zuten Iñigo Cabacas, Ertzaintzak pilotakadaz hil zuen athletikzale gaztea. Ordutik justizia eta aitortza eske ari dira Manu Cabacas eta Fina Lizeranzu gurasoak. Baina ez dute halakorik jaso, «guretzat ez dago halakorik, zero, ez gara euren biktimak» diote etsita. 

Kontrastea urte hauetan guztietan jaso duten herritarren babesean topatu dute, «ez dakigu nola eskertu eman diguten dena», dio Lizeranzuk. Iñaki Iriondok egin dien elkarrizketa hemen irakur dezakezue (goiko audioan laburpen kronika). 

Jaurlaritza Logoa