Zuzenean

NAIZ Irratia

«Enpresaren helburua da salaketak egiten dituztenak isilaraztea»

Caparrosoko makro-etxaldeak eragindako kutsadura salatu duten 15 eragileek kontziliazio saioa dute asteazken honetan Valle de Odieta enpresarekin. Aferaren jarraipena egiten ari den Martxelo Diazek nondik norakoak ekarri ditu gogora, abeltzaintza ereduez hausnartzera deitzearekin batera.

Audio_placeholder

«Enpresaren helburua da salaketak egiten dituztenak isilaraztea»

Loading player...
1500 abelburu har ditzake Caparrosoko behitegi erraldoiak.
1500 abelburu har ditzake Caparrosoko behitegi erraldoiak. (Jagoba Manterola | Foku)

Caparrosoko makro-etxaldearen kalte ekologikoak salatu dituzten horiek, auzitegietara eraman ditu Valle de Odieta enpresak eta asteazken honetan (martxoak 30) kontziliazio saioa dute. Martxelo Diaz kazetariaren arabera, enpresak asmo jakin bat du: «enpresaren helburua da salaketak egiten dituztenak isilaraztea».

Caparroson 1500 behi dituen ustiategi erraldoiaren auzia ez da berria. «Salaketa ugari izan dira aspaditik» Diazek dionez. Arazo nagusia da, animalien pixa eta kaka lurrera pasatzen dela, jarraian lurpeko urak kutsatzeko. Diazen arabera Martzillan jada arazoak dituzte ur edangarriarekin kutsadura horren ondorioz. Gaia, lehen lerro informatiboan kokatzen ari da eta Diazek dionez «abeltzaintza eredua dago eztabaidan». Alde batetik, kutsakorra den eta ondorioz ingurumen zein pertsonentzako kaltegarria den eredu industriala. Bestetik, gertukoa eta jasangarria den eredua.

Jaurlaritza Logoa