Zuzenean

Hegoi Belategi-Sara Iriarte

Ikama: «Ikasleen gain jartzen dute heziketa prozesua baldintza duinetan garatzeko ardura»

Egun indarrean den Hezkuntza sistema aldatzea aldarrikatzeko, hainbat mobilizazio egingo ditu Ikama ikasle antolakundeak datorren asteartean, martxoaren 29an. Haizea Telleria, ikasle antolakundeko kidea izan da honen inguruan hitz egiten NAIZ Irratian.

Audio_placeholder

Ikama: «Ikasleen gain jartzen dute heziketa prozesua baldintza duinetan garatzeko ardura»

Loading player...
Ikamak ‘Hezkuntza sistema aldatzeko' lelopean mobilizazioak deitu ditu
Ikamak ‘Hezkuntza sistema aldatzeko' lelopean mobilizazioak deitu ditu

‘Hezkuntza sistema aldatzeko' horixe da jarri dioten goiburua martxoaren 29ko mobilizazioei Imakako kideek. Egoera pandemiko honetan eztanda egin duen krisi anizkoitza dagoela diote.

Haizea Telleria, Ikama ikasle antolakundeko kideak salatu duenez, «pandemian zehar gestio penagarriak egin dituzte, ezarri diren neurri asko zentzugabeak izan dira egoera kaotiko baten erdian, eta murrizketa eta kontrol neurriak ezarri dira beharrei egokitutako neurriak izan beharrean. Gainera, azpimarratzekoa da hezkuntzan hartzen diren erabaki guztiak ikasleen eta hezkuntza komunitararen hitza kontuan hartu gabe hartzen direla, eta gehienetan frantziar edota espainiar Estatuetan».

Diote, gainera, hezkuntza eredu honek prekarietatea dakarrela. Telleriak azaldu duenez «azken finean, ikasleen gain jartzen dute heziketa prozesua baldintza duinetan garatu ahal izatearen ardura, ez dituzte eskaintzen baliabide egoki batzuk heziketa prozesua baldintza duinetan garatu ahal izateko».

Azken boladan, kontrol mekanismoak areagotu eta gizartean normalizatu egin dela nabarmentzen dute. Telleriak adierazi duenez, beti existitu izan dira kontrol mekanismoak, baina egun, pandemia garaian, osasunaren aitzakipean hauek gehiagotu egin dira. «Ikastetxe askotan dauden kamarak, Alexia bezalako plataformak berez ikasleon hezkuntza prozesuaren jarraipen bat egiteko beharko luketenak baina askotan ‘txibato’ papera betetzen dutenak edo gestio txar baten ondorioz kontrolerako mekanismo bat bihurtzen direnak» dira adibideetako batzuk. Gaineratu duenez, «ikastetxeen inguruan pandemia ostean, presentzia polizialaren areagotzea nabaritu da eta orokorrean, ikasle mugimendu antolatu baten aurrean etengabeko oztopoak ezartzen dira».

Bere ustez, gazteak dira kolektiborik kaltetuena pandemiaren ostean eta ansietate eta depresio kasuak ugaritu egin dira. Horren aurrean instituzioek «inolako neurririk» jarri ez izana salatu du. «Ikastetxeetan kalitetaezko harreta eta inbertsio falta handiak» aipatu ditu arazo psikosozialei laguntzeari dagokionez.

Jaurlaritza Logoa