Zuzenean

NAIZ Irratia

Covidaren «gripalizazioaz» azkarregi hitz egiteaz ohartarazi dute Santinek eta Gartziak

Covid-19a gaixotasun endemikoa balitz bezala tratatzea «arriskutsua» dela ohartarazi dute Koldo Gartzia eta Izortze Santin zientzialariek, kutsakorrago eta hilgarriagoa delako. Azkarregi da, euren ustez, «gripalizazioaz hitz egiteko», hurrengo egunetan «egoerak ziurrenik okerrera» egingo duelako. 

Audio_placeholder

Covidaren «gripalizazioaz» azkarregi hitz egiteaz ohartarazi dute Santinek eta Gartziak

Loading player...
Datorren astelehenetik aurrera asintomatikoek eta kasu arinek ez dute isolamendua gorde beharko.
Datorren astelehenetik aurrera asintomatikoek eta kasu arinek ez dute isolamendua gorde beharko. (Iñigo URIZ/FOKU)

Positibo kasuek gora egin duten arren, azken egunetan heriotza kasuak eta ZIUetan larri direnen kopuruak behera egin dute. Momentuko egoeraren «argazki baikorra» eman du honek Izortze Santin eta Koldo Gartzia zientzialarien arabera, baina egoerak hurrengo asteetan «okerrera egin dezakeela» iradoki dute, intzidentziaren goratzeak horixe dakarrelako. Esperientzia lagun, gogoratu dute iraganean egoera honetan izan garenean «birusaren atzetik» joan izan garela, eta hain justu, ez duela asko laguntzen hartu berriak dituzten erabakiak; izan ere, Espainiako Osasun Publikoko batzordeak erabaki du asintomatiko edo kasu arinak direnak ez dutela isolamendurik gorde beharko aurrerantzean. Neurriak «prezipitatua» dela uste dute, «bizkorregi» delako gaitzaren «gripalizazioaz edo gaixotasun endemikoaz hitz egiteko, gripe bat baino askoz kutsakorrago eta hilgarriagoa delako covid-19a». 

Gainera, hausnarketa bat ere utzi du Gartziak: «Ziur al gaude covid-19a gripe bat bezala tratatzeko estrategiarekin?». Datu batzuk utzi ditu mahai gainean: «Nafarroan azarotik gripeak eragin dituen datuak dira 79 ospitaleratze, 3 ZIUetan eta hildako bat; Covidak, berriz, 1151 ospitaleratze, 118 ZIUetan eta 240 hildako. Datu hauekin nabarmena da zein ezberdinak diren datu hauek eta, beraz, ez duela zentzurik modu berean tratatzeak». 

Kalimarekin elkarbizitzen

Azken astean oso presente izan dugu gure kaleetan Saharako hondar-laranja. Kalimak gure bazterrak zikintzeaz gain, gure kutsaduran eta gure osasunean ere eragina du; bereziki izan da erasokorra alergien eragin pean bizi behar izaten dutenentzat. Kasu honetan, honi aurre egiteko modurik eraginkorrena covidari aplikatu behar zaizkion neurrien kontrakoa dela azaldu digute: Kalean FFP2 maskarak eraman eta barnealdeak aireztapen gutxirekin, ahal dela lehioak itxita. 

Santinek, halaber, in vitro ernalketaren eta enbrioien hautaketaren inguruko azken berriak ekarri ditu; itxura denez, zebait kliniketan gaixotasun konplexuak garatzeko arrisku genetikoan oinarritutako hautaketa hasi dira egiten, honek dakartzan arrisku guztiekin.  

Jaurlaritza Logoa