Zuzenean

Sortu: «Zigor ekonomikoen bitartez isilarazi nahi gaituzte baina kalean segiko dugu»

Azken hilabeteetan egindako hainbat mobilizazioen harira 6000 euroko isunei egin behar die aurre Bilboko Sortuk. Iker Egiraunek salatu du «aldarri politikoak kaletik ezabatzeko» helburua duen jokabide bati erantzuten diola jazarpenak.

Audio_placeholder

Sortu: «Zigor ekonomikoen bitartez isilarazi nahi gaituzte baina kalean segiko dugu»

Loading player...
Sorturen ekimena, iaz, Bilbon, Confebasken egoitza aurrean, lan heriotzak salatzeko
Sorturen ekimena, iaz, Bilbon, Confebasken egoitza aurrean, lan heriotzak salatzeko (Marisol Ramirez | @FOKU)

Bilboko Sortuk salatu du azken hilabeteetan antolatu dituen mobilizazioen harira presio izugarria jasaten ari dela. 'Borrokan aurrera' lelopean kanpaina abiarazi du egoerari aurre egiteko.

Iker Egiraunek Naiz Irratian azaldu du tortura, argindarraren prezio altua nahiz lan heriotzak salatzeko ekimenak egin dituela Sortuk azken hilabeteetan Bizkaiko hiriburuan. Erantzuna berehalakoa izan da eta kasu gehienetan EAJk hitzez baztertzen duen Mozal Legea erabiliz isun mordoa jaso dute. Hortaz gain hainbat pertsona epaituak izango dira. Ekonomikoki, guztira 6000 euro baino gehiagoko isunei egin behar die aurre Sortuk. Egoera honi era kolektibo eta antolatuan aurre egiteko «borroka itsulapiko» bat sortzea erabaki dute.

Egiraunen esanetan Bilbon herri mugimendu osoa ari dira jazartzen. «Kalean edozien aldarri politiko zabaltzearen aurkako jazarpena da». EAJ eya Ertzaintzaren baitako «botere faktiko zehatzak« ikusten dituzte jazarpen honen atzean. «Botere politiko zein ekonomikoa dutenei ez zaie interesatzen kalean halako aldarriak ugaritzea».

Edonola, Sortuk ez du «atzera egiteko asmorik». «Kalean segiko dugu aldarri politiko ezberdinak zabaltzen, kalea izan da beti herriaren aldarrien iturburu nagusia eta hala segiko du».

Jaurlaritza Logoa