Zuzenean

NAIZ Irratia

Eduardo Santos: «Berdin zait nor datorren, eta nondik; harresien aurka izango gara beti»

Euskal Herrira iritsi diren ukrainarrak, tantaka eta euren kabuz iritsi dira orain arte, lehendik ere eratua zuten familia-sareetara. Baina azpiegiturak ari dira egokitzen hala beharko luketen desplazatuentzat. Nafarroako Gobernua gaur bilduko da egoera aztertzeko.

Audio_placeholder

Eduardo Santos: «Berdin zait nor datorren, eta nondik; harresien aurka izango gara beti»

Loading player...
Errefuxiatu ukrainarrak, Korczowan, Ukraina eta Polonia arteko mugan.
Errefuxiatu ukrainarrak, Korczowan, Ukraina eta Polonia arteko mugan. (Wojtek RADWANSKI | AFP)

Aspaldikoa da Euskal Herria eta Ukraina arteko hartu-emana; urteak atzera, asko izan dira gure lurretara etorri izan diren haurrak, batik bat, Txernobylgo zentral nuklearraren hondamendiak ekarritako ondoezetik ihesi. Horietako asko gurean geratu izan dira bizitzen; bere momentuan errotutako sustrai horiek fruituak ari dira ematen egunotan, horri esker babesa hartzeko aterpe aurkitu baitute etorri diren askok.

Baina etorritako horiek «euren kabuz» etorritakoak dira, Eduardo Santos Nafarroako Justizia eta Migrazio politiketako kontseilariak azaldu digunez. Jakin badakite bidean direla batzuk sostengatuko dituen familia-kideak dituztela gurean, baina azaldu digu asko direla han bertan, Ukrainako mugetan geratu direla «egoera aldatuko denaren esperoan». «Ez dute dena utzi nahi, lotura bat daukate han utzi dituztelako senarrak, semeak, familiartekoak... Zaila da beraientzat onartzea errefuxiatuak direla». 

Aurreikusten dute laister hasiko direla gurean sostengurik ez duten ukrainarrak iristen, beti ere, gerraren egoerak baldintzatuta. «Ez da ohiko migrazio bat; normalean horrelako prozesuak zentralizatu egiten dira, Afganistanen gertatu bezala. Puntu batera iristen dira eta hortik banatu irizpide batzuen arabera. Orain gertatzen ari dena da euren kabuz ari direla heltzen. Honek bere arrisku puntua du, guztia antolatu behar baita behar den moduan».

Zentzu horretan, astelehen honetan dira batzekoak sail ezberdinen artean laguntza nola antolatu baloratzeko; izan ere, ez da bakarrik lehen momentuko arreta antolatu beharrekoa, ukrainar horiek dituzten bestelako beharrak ere asetu behar baitituzte. Europar Batasunak onartu berri duen zuzentarauak aldi-baterako asiloa baimendu die gerratik ihesi doazenei, eta horrek esan nahi du «haurrak eskolatu, amei lana topatu...», eginkizun asko direla antolatu beharrekoak. 

Aldi-baterako egonaldiak

Beste kasu batzuetan baino bizkorrago, Europar Batasunak erabaki du aldi-baterako asiloa emango dietela Ukrainako gerratik ihesi doazen herritarrei. Urtebeterako baimena izango da, hiru urtera luzagarri.

Neurriak eztabaida eragin du, beste herrialde batzuetatik etortzen diren migranteekin ez delako horrenbesteko begirunerik izan; horren inguruan galdetuta, Santosek dio «gerra batetik ihes egiten duenak badituela arrazoiak» alde egiteko, eta zentzu horretan, «berdin» zaiela «nor etortzen den, nondik eta zertarako»: nabarmendu du «beti» izan direla «harresien aurka» eta hala «jarraituko» dutela.  

Jaurlaritza Logoa