Zuzenean

«Presoen egoerak eragiten duen sufrimenduarekin amaitzea beharrezkoa da»

Urtarrilaren 8an euskal presoen aldeko aldarria nagusituko da Euskal Herrian barna, Sarek eta Bake Bideak deituta. Inaxio Oiarzabalen esanetan, elkarbizitza «sano» bat eraikitzeko presoak etxeratu behar dira. Mobilizazioa «txute» bat da presoentzat, Xotchitl Karasatorre senidearen esanetan.

Audio_placeholder

«Presoen egoerak eragiten duen sufrimenduarekin amaitzea beharrezkoa da»

Loading player...
‘Ibilian-ibilian etxerako bidean’ kanpainaren baitan, Bilbon egindako manifestazioa. (Aritz LOIOLA/FOKU)
‘Ibilian-ibilian etxerako bidean’ kanpainaren baitan, Bilbon egindako manifestazioa. (Aritz LOIOLA/FOKU)

Urtea hastearekin bat, euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarriak indar berezia hartzen du Bilbon egin ohi den manifestazio handiarekin. Bigarrenez, pandemiaren ondorioz, ezingo da Bizkaiko hiriburua milaka eta milaka herritarrez bete, baina mobilizazioak egin egingo dira, hiri eta herrietan zehazki.

Sareko Inaxio Oiarzabalekin begiratu diogu Urtarrilaren 8ko mobilizazio egunari, eta orohar, euskal presoen egoerari. Oiarzabalen esanetan preso guztiak Euskal Herrian ez egoteak, eta presoei araudi arrunta ez aplikatzeak sortzen duen sufrimenduarekin amaitu egin behar da, Euskal Herrian elkarbizitza «sano» bat eraikitzeko.

Senideen hitzak ere jaso ditugu, Asier Badiola presoaren anai Iñigo Badiolarekin eta Juan Ramon Karasatorre presoaren alaba Xochil Karasatorrerekin izan gara.

Jaurlaritza Logoa