Zuzenean

Bigarren Kafea

Unai Elordi: «Bitartekaririk ez egotea zen bitcoinaren helburua, baina errealitatea ez da hori»

2009an sortu baziren ere, kripto-txanponak bolo-bolo dabiltza azken hilabeteetan. Unai Elordi Hidalgok moneta digitalaren nondik norakoak azaldu dizkigu Bigarren Kafean. 

Audio_placeholder

Unai Elordi: «Bitartekaririk ez egotea zen bitcoinaren helburua, baina errealitatea ez da hori»

Loading player...
Kripto-txanponak izan ditugu hizpide Bigarren Kafean.
Kripto-txanponak izan ditugu hizpide Bigarren Kafean. (Karolina Grabowska)

Miamik abuztuaren amaieran irekitako bideari jarraituz, New Yorkeko hiriak bere kripto-txanpona kaleratu berri du, NYCCoin izenekoa, CityCoinsen eskutik. Eric Adams alkateak New York moneta birtualen etxe bihurtzeko duen planaren lehenego fasea da token hau merkaturatzea.

Baina, zer da kripto-txanpona? Eta blockchain? Espekulatzeko eredu berria da edo haratago doa? Kripto-txanpona diru elektronikoa da, fisikoki existitzen ez direnak; hau da, zifratze kriptografikoaren bitartez zorro digital batean gordetzen diren txanponak dira. 

«Edozeinek sortu dezake diru elektronikoa, softwarea hor dago, baina baliabide konputazionalak behar dituzu» esan digu Unai Elordi teknologian adituak. Baliabide horiek potentzia handiko ordenagailuak dira; «Bitcoinak minatu egin behar dira, dirua ateratzeko funtzio matematiko oso konplexuak aurrera atera behar dituzu». 

Baina interesgarriak dira oso, erakundeek ez baitituzte arautzen edo kontrolatzen, eta ez dute bitartekorik behar. Transakzioetarako datu-base deszentralizatua, blockchaina, erabiltzen dute. 

Hori guztia azaltzen saiatu da Unai Elordi Hidalgo Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa