Zuzenean

NAIZ Irratia

«Liburuan aztertu nahi izan dugu zergatik ematen diren eztanda guzti hauek»

Ezkerra nolabait birformulatzera dator 'Estallidos. Revueltas, clase, identidad y cambio politico'  izenburu duen liburuak Jule Goikoetxea filosofo politiko eta EHUko irakasleak eta Albert Noguera, legelari eta politologo kataluniarrak idatzita. Goikoetxea bera pasa da Naiz Irratiko estudiotik.

Audio_placeholder

«Liburuan aztertu nahi izan dugu zergatik ematen diren eztanda guzti hauek»

Loading player...
Jule Goikoetxea liburuaren nondik norakoak azaldu ditu Donostiako Naiz Gunean.
Jule Goikoetxea liburuaren nondik norakoak azaldu ditu Donostiako Naiz Gunean. (NAIZ Irratia)

Baieztapen batetik abiatzen da Estallidos. Revueltas, clase, identidad y cambio politico (Leherketak. Matxinadak, klasea, identitatea eta aldaketa politikoa) liburua; «Munduko leku guztietan ikusten ditugu eztandak. Asko ez dira berriak, XX. mendeko eskaera askorekin datozen eztandak dira. Baina badaude guztiz berriak diren eztabaidak eta antolakuntza prozesuak», azaldu du Jule Goikoetxea liburuaren egileetako batek. EHUko irakaslea den Goikoetxeak, Albert Noguera, legelari eta politologoa izan du bidelagun liburua idazteko garaian.

Chiletik hasita, Afrikako iparralderaino, XXI. mendea hasi zenetik, planetako hamaika lurraldeetan piztu dira eztanda sozialak. Goikoetxeak adierazi duenez, eztanda horiek piztutako txinpartetara jo dute, «liburuan aztertu nahi izan dugu zergatik ematen diren eztanda guzti hauek. Zer den bereizgarria, zer daukaten amankomunean eta zerk ezberdintzen dituen».

Munduko populazio xumearentzako, egoera gero eta muturrekoagoa den honetan, historikoki banatuta izan diren bi sektoreren borrokak uztartzetik gero eta hurbilago daude toki askotan. EHUko irakasleak dionez badaude, alde batetik, sistemaren bazterrera bultzatuak izan diren sektoreak, «betiko klase ertaina» izango litzakeena. Eta bestetik, betidanik sistematik kanpo nahi izan dituztenak, «betiko baztertuak», AEBko populazio afroamerikarrak kasu.

Errealitate guztiak ezberdinak diren arren, batzuen eta besteen interesak gero eta gertuago daude, beste gizarte eredu baten mesedean. «Ikusten duguna da haserrea oso oso zabalduta dagoela eta zerikusia duena pobreziaren hedatzearekin, eta neoliberalismo patriarkal eta kolonialaren gobernatzeko mekanismoekin.

 

 

 

Jaurlaritza Logoa