

Zuzenean 05:00h - 09:00h
Haria 1
09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena

Euskal kulturarentzat zita garantzitsua da Durangoko Azoka. Landakoko disko eta liburu azoka ez ezik, aurrera doaz liburu eta disko aurkezpenak. Antzerkiak eta ikus-entzunezkoak ere badute bere tokia, baita mahai inguru eta hausnarketa plazak ere. Eta bai, eguneko egitaraua behin amaituta ere, proiektu berriak egosten dira Durangon. NAIZ irratia ere bertan izanen da, abenduaren 6tik 8ra Durangotik egingo ditugu Musikharia saioa (10:00-12:00) eta Bigarren Kafea (16:00-18:00). Gure estudioetatik pasako dira musikari, idazle, ekoizle, editore eta kultur industriako beste eragile asko.
Iker Gurrutxagak gidatutako Musikharia saiotik musikari izango da protagonista noski. Abenduaren 6an, Jabi Patxon, MacOnak eta Hibai gerturatuko dira Gurrutxagarengana. Asteartean, Nax Agirre, Maren eta Willis Drummond eta abenduaren 8an, Giante, Nahiak Nahi, Zelanda eta S.A.D.
Arratsaldeko Bigarren Kafea saiotik ere euskal sortzaile asko pasako dira. Abenduaren 6an, Mikel Urdangarin, Harkaitz Cano, Alaine Agirre eta Booktegiko Amaia Arakistain eta Aritz Branton. Abenduaren 7an Naiz Irratiko plazatik pasako dira, Estitxu Pinatxo, Leire Vargas, Goizane Aizpurua eta Xabi Bandini. Asteazkenean, Iker Lauroba, Musika Zuzenean proiektuko Koldo Otamendi eta Alberto Barandiaran idazlearekin hitz egiteko aukera izango dugu.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
