Zuzenean 00:00h - 02:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

02:00h - 03:00h

Gelditu Makinak (Errepikapena)

Eli Pagola

03:00h - 05:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Bigarren Kafea

«Duela 25 urte oinak airean nituen eta oraindik ere grabitatearen aurka jarraitzen dut»

25 urte bete dira Mikel Urdangarinek bere lehen lana kaleratu zuenetik: ‘Haitzetan’. Geroztik oholtzaz oholtza ibiltzeaz gain, 18 disko argitaratu ditu. Mende laurdena ospatzeko lehen disko horren berrargitalpena ekarri du Durangoko Azokara Urdangarinek, eta Bigarren Kafean izan da hura aurkezten.

Audio_placeholder

«Duela 25 urte oinak airean nituen eta oraindik ere grabitatearen aurka jarraitzen dut»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Bere musika ibilbidearen 25. urteurrena ospatzeko aitzakia izan liteke ‘Haitzetan’ lanaren berrargitalpena, baina aitzakia soila baino gehiago ere bada. Mikel Urdangarinen ibilbidea ulertzeko mugarri ezinbestekoa da ‘Haitzetan’, mugarri baino, esan daiteke hor hasi zela dena. Disko horretan daude, besteak beste, ‘Bazkalosteko Kafea’ eta ‘Arrasto Umela’ kantuak.

Gerora garatu den trobadorea jaio zen ‘Haitzetan’ diskoan. Ez dakigu zenbat duen Laboatik, zenbat Cohenetik, edo zenbat Silviotik… B
aina gitarra klasikoaren soka lodiena geratzen da kateatuta belarrietan, nylonezko sokek soilik duten zeta leun inperfekto ederrean.

Euskara mintzo duten hortzen artean sortzen diren s txistulariak aske dira, eta teknologiak eta pluginek egun kontrolpean duten hori dena ere bizirik da diskoan. Bere berrirakurketak iragan berria dakar. Eta opari ‘Su Nimiño Bat’ kantua, «egunero bizirik iraungo duen su nimiñoa» behar dugu eta, esan du Urdangarinek.

Jaurlaritza Logoa