Zuzenean

Naiz Irratia

Etxepare Lizeoak «ahalik eta ikasle gehien hartzeko» balioko du euskararen herriaren mapak

'Mapa bat baino gehiago' kanpainaren baitan, abenduaren 5ean aurkeztu zuten, Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasle eta hezitzaileek, azken 20 urteetan egin den Euskal Herriko lehen erliebedun mapa. Oier Oa Lizeoko hezitzaileak proiektuaren ingurukoak azaldu ditu Naiz Irratian.

Audio_placeholder

Etxepare Lizeoak «ahalik eta ikasle gehien hartzeko» balioko du euskararen herriaren mapak

Loading player...
Mapa dantzan aurkeztu zuten abenduaren 4ean Durangon Etxepareko ikasleek. (Marisol RAMIREZ | FOKU)
Mapa dantzan aurkeztu zuten abenduaren 4ean Durangon Etxepareko ikasleek. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Belaunaldi askorentzat ahaztezina da edozein ikastetxeetan topa daitezkeen erliebedun mapak. Baina errealitatea da badirela bi hamarkada Elkar argitaletxeak azkenekoa egin zuenetik. Eta orain bada mapa berri bat, Baionako Bernat Etxepare Lizeoko hezkuntza komunitateari esker. Zorionez, txikia geratu zaie zentroa, eta diru bilketari ekinez, Euskal Herri osoari mesedea egin diote. 'Euskararen herriaren mapa'  deitu dute, eta etekinak, lizeoa handitzeko lanetan inbertituko direla azaldu du Naiz Irratian Oier Oa ikastetxeko hezitzaileak, «ahalik eta ikasle gehien hartzeko».

Bada, larunbat honetan (abenduak 4) aurkeztu zuten 'mapa bat baino gehiago' kanpainaren barruan. Eta ez zuten edonola aurkeztu ez, ikasleek dantza egin zutelako, kanpainaren abestia egin duen Xabi Solanok abesten zuen bitartean. Mapa 99 euroan saltzen da. Durangoko Azoka amaitu bitartean, bertan erosteko aukera izango da, baita internet bidez ere, eta behin azoka amaituta, beste zenbait azoketan egon nahi dutela jakinarazi dute. 

Keinua konpromisoari

'Euskararen herriaren mapa' izen ederra da, baita bertsolari batek esandako esaldi ezaguna ere. Amets Arzallusi egindako keinu bat ote den galdetuta, «bistan da baietz» erantzun du Oak, hendaiarrak haiekiko beti erakutsi duen konpromisoagatik. «Aurreko urtean ere ekimen bat izan zen; Kutxabira. Ametsek egin zuen orduko hartan ere idazkia. Ez da kasualitatea izan ez».

Jaurlaritza Logoa