Zuzenean

Bigarren Kafea

Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirre: «Euskarak naturatik jaso duena bildu nahi izan dugu»

Audio_placeholder

Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirre: «Euskarak naturatik jaso duena bildu nahi izan dugu»

Loading player...
'Gure faunari eta florari begira' liburua
'Gure faunari eta florari begira' liburua

Iñaki Sanz-Azkue biologoa da alde batetik, eta euskalzalea bestetik. Eñaut Agirre Goia filologoa da, eta natura du gustuko. Bi hernaniar hauek elkartu egin dira eta euskara eta natura uztartu dituzte 'Gure faunari eta florari begira' liburuan. 

«Euskarak naturatik jaso duen hori bildu nahi izan dugu» esan digute. Kazetaritza erreportaje baten harira sortu ziren proiektuaren lehen pausoak. Agirrek Hernaniko parkeetako hegaztiei buruzko lana egin behar zuen, eta Sanz-Azkuek horien izenak eman zizkion, euskara batuan eta deitura zientifikoan. Agirrek orduan, galdera bota zion: «Eta honek Hernanin zer izen dauka?».

Galdera horri erantzuteko, elkarrizketak egiten hasi eta bideoan grabatu zituzten. Grabazio horietatik, dokumental bat egin zuten: 'Burbunak eta etsayak: Hernaniko natura eta ahozko ondareari tiraka'.

Dokumentaletik liburua jaio da orain, Dobera Hernaniko Euskara Elkartea eta Aranzadi zientzia elkartearekin. Liburuak 150 espezie jasotzen ditu, bost taldetan banatuta: arrainak, anfibioak, narrastiak, txoriak eta ugaztunak. Hernanin erabilitako izenez gain, beste euskalki batzuetako eta euskara batuko formak ere jaso dituzte. «Hizkuntzak naturak bezala jokatzen du, bizia edukiko balu bezala».

Bigarren Kafean izan dira Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirre euskaraz eta naturaz aritzeko.

Jaurlaritza Logoa