Zuzenean

Bigarren Kafea

«Filosofia da esklabuen jakintza; edonork eskura dezake bere hizkuntzaren jabe bada»

Audio_placeholder

«Filosofia da esklabuen jakintza; edonork eskura dezake bere hizkuntzaren jabe bada»

Loading player...
FITO RODRIGUEZ
FITO RODRIGUEZ

Fito Rodriguez eta Karmelo Landaren tertulia musikatua eskainiko du BIRA Kulturguneak asteazkenean, hilak 27. Lagunarteko hitz, gutun, poema, doinu eta eztabaidak eramango dituzte jendaurrera eta hau eta beste hainbat egitasmo aitzaki, Fito Rodriguez ekarri dugu Bigarren Kafera. 


Bere egunek 24 ordu baino gehiago dituzte, hilabeteek 30 egunetik gora, eta urteek 365 egun baino gehiago. Bestela, ezin azaldu daiteke egiten duen guztia. 

Egun, eta besteak beste, Margarita Nafarroakoaren Heptamerona itzultzen dihardu beste hainbat itzultzaileekin elkarbanatutako proiektu kolektiboan eta Zumaiako Geuretik Sortuak egitasmoarekin ere ari da lanean beste idazle batzuekin batera.

Fito Rodriguezek buruan ditu dagoeneko Txillardegiren heriotzaren 10. urtemugaren giroan hain garrantzitsutzat jo duen idazle eta pentsalari donostiarraren inguruan antolatu nahi dituzten hainbat ekimen. Baina azken honen inguruan gehiago jakiteko hirugarren kafea hartzera etortzeko konpromisoa hartu du idazle arabarrak. 

 

Jaurlaritza Logoa