Zuzenean

Bigarren Kafea

Juan Inazio Hartsuaga: «Euskal Herrian ez dugu basorik, zuhaitz baratzak ditugu»

Audio_placeholder

Juan Inazio Hartsuaga: «Euskal Herrian ez dugu basorik, zuhaitz baratzak ditugu»

Loading player...
Juan Inazio Hartsuaga, Bigarren Kafean.
Juan Inazio Hartsuaga, Bigarren Kafean.

Juan Inazio Hartsuagak maite du hautsak harrotzea, eta beti eztabaida interesgarriak ekartzen ditu gurera. Gaurkoan, «Euskal Herrian ez dugu basorik» esatera etorri da. 

Izan ere, basoetan ez dago lerro zuzen perfekturik ez eta mota bakarreko zuhaitzik eta hori da Euskal Herrian daukaguna. «Euskal Herrian zuhaitz baratzak ditugu: pagadiak, hariztiak, gaztainadiak, eta azken mendean pinudiak. Beste ustiagarririk ezean, baratz latzenak ustiatu ohi zituzten lehenagoko euskaldunek».

Gainera, ia desagertu den zuhaitz bat erakutsi digu: hegiagarra. Ikatzetarako bikaina den, baina lur handi goxoa maite duen espeziea. 

Horiek guztiak eta askoz gehiago kontatu dizkigu Juan Inazio Hartsuagak Ilunak Argitzen tartean.

 

Jaurlaritza Logoa