Zuzenean

Ainara Rodriguez-Peli Lekuona-Hegoi Belategi

Tunelaren amaieran argia ikusten hasi dira zinema aretoak

LABIk %75eko edukiera baimendu ostean, zinema aretoen egoerari erreparatu dio NAIZ Irratiak, Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteko Sarai Cresporekin eta Iñaki Elorza SADE enpresako zinema areto arduradunarekin. Aro berri baten hasieran izatea espero dute.

Audio_placeholder

Tunelaren amaieran argia ikusten hasi dira zinema aretoak

Loading player...
Iñaki Elorzak Trueba zinema aretoko ateak ireki dizkio NAIZ Irratiari. (Hegoi Belategi)
Iñaki Elorzak Trueba zinema aretoko ateak ireki dizkio NAIZ Irratiari. (Hegoi Belategi)

Zinemaldi giro betean dago Donostia, eta horren aitzakiapean zinema izaten ari da asteko protagonistetako bat etxe honetan. Baina ezin ahaztu, Zinemaldiaz harago, badirela urte osoan zehar zabalik dauden zinema aretoak, eta pandemia dela medio, azken urteotako krisirik gogorrena pairatu dutela. Baina badirudi, argia ageri dela tunelaren amaieran.

Udan zehar edukiera mugak gora eta behera ibili ostean, %75era handitzea ebatzi zuen LABIk pasa den irailaren 17an. Aro berri honi nola ekingo dioten jakiteko, Donostiako NAIZ Gunean izan da EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteko kudeatzaile Sarai Crespo. Era berean NAIZ Irratiak berak jo du Trueba zinema aretora, Iñaki Elorza, Trueba, Antigua Berri eta Principe zinema aretoak kudeatzen dituen SADE enpresako zinema arduradunaren eskutik.

Jaurlaritza Logoa