Zuzenean
Udako atsedenaldia eta gogoz hasi dugu Bilynch saioko denboraldi berria. Galaz jantzi gara, esmokingak plantxatu ditugu, eskularru zuriak jantzi eta txanpain botila ireki. Eta gaur bai: bravo, bravo, bravo Antonio Margarete!
Quentin Tarantinok zuzendatudako 'Sasikume Madarikatuak' (Inglorious Basterds, 2009) filma aukeratu dugu, eta bagenuen gogoa film honetaz aritzeko. Nahiz eta Beñatek ez zuen nahi, lortu dugu lehenengo eszenatik ateratzea, eta gai interesgarriak eztabaidatu ditugu: Zarauzko Modelo zinema, bestondo eguneko 'Rex polizia txakurra', Klaudio Landa, ditxosozko happyendinak, westernak eta film orientalak.
Prest zaude?
Kirolak
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
IRRATIA
«Urteak daramatzat etxean lan onak egiten, eta plazan erakutsi nahi nuen noizbait behintzat»
IRRATIA
«Epe luzera ari naiz lanean, nire bertsiorik onena topatu nahi dut zazpi-hamar urtera»
IRRATIA
«Ibilbidea amaitzen duzunean, zerekin geratzen zara? Gaurkoa bezalako esperientzia batekin»
IRRATIA