Maite Bidarte
Elkarrizketa

Bilynch | Laberintoa

Jim Hensonek zuzendutako ´Laberintoa´izan da hilabete honetako filma. David Bowie a protagonista nagusietako bat eta hark egin zituen ere soinu bandako hainbat abesti. Ondorio batera irtisi gara: Gotzone Sagarduik eta David Bowik makilatzaile bera dute.

Audio_placeholder

Bilynch | Laberintoa

Loading player...
Laberint
Laberint

80. hamarkadara jo dugu hilabete honetan, zehazki 1986ra. Film fantastikoa da ´Laberintoa´, batzuentzako genero musikalean ere sartzen da film hau. Umoretik asko badu, nabari da Terry Jonsena dela gidoia. David Bowie eta Jennifer Connelly dira filmeko protagonistak. Connelyk Sarah Williams da filman, 15 urteko nerabea. Laberintoan sartu beharko da bere anaia etxera bueltan ekartzeko. Jarethek bahitu baitu, David Bowiek. Urteak pasa badira ere ederki zahartu da kultuzko film hau, eta marabilatuta geratu gara erabat filmeko pertsonaiekin! Sir Didymus, Ludo, Hoggle...

Baina hori ez da garrantzitsuena, baita zera ere! Garrantzitsuena da hilabete honetan Mikel Zumetak, Maite Bidartek, Beñat Iturriozek eta Oskarbi Seinek ia ia bat egin dutela Nolan sarietan. Ojo! Baina gizonaren berririk ez dugu.