Eli Pagola

Trantsizio energetikoa hartu dugu ardatz Gelditu Makinak-eko lehen saioan

Bigarren denboradia estreinatu du Gelditu Makinak saioak. Gurean izan dira gaur, Markel Peñaba ikelaria, Gorka Laurnaga Udako Eskola Ekosozialeko kidea eta Jakineko Lorea Agirre.

Audio_placeholder

Trantsizio energetikoa hartu dugu ardatz Gelditu Makinak-eko lehen saioan

Loading player...
Gelditu Makinak
Gelditu Makinak

Izaten da, bada, aspaldiko partez rave batera joan eta agurtu nahi dituzun guztiak agurtzeko denborarik izango ote duzun zalantzan jartzea? Bada, sentipen horixe bera dut gaur Gelditu Makinak izan zitekeen rave honetan. Irratsaio honetan, murgilduta gauden larrialdi ekologikoaren eta sozialaren irakurketa egiten dugu gaian adituak eta arituak direnen eskutik, hori bai, izaera kritikoa zuen kontu.

Abuztuaren 16an gelditu genuen makinaria, badakizue, errebisioak egin, atseden eman, olioa berritu eta punta-puntan jartzeko. Lehen denboraldia 32 saiorekin osatu genuen, atal ederrak eta pieza galantak tartean. Saio guztiak Naizen web orrian dituzue entzungai Gelditu Makinak izenpean.


Irailak 20 ditu, ordea, eta irratsaioari ekiteko prest dugu dena. Aurten ere izango ditugu elkarrizketa mamitsuak, martxan dauden ekimenen eta eragileen berri, kolaboratzaileak, gomendio-pilulak… eta baita berrikuntzaren bat edo beste ere, hain zuzen ere, tertulia eta guzti dator Gelditu Makinak irratsaioaren bigarren denboraldia!

Ohartzerako urte osoa trantsizioan igarotzen dugu, inflexio puntuz betetzen dugu agenda: Urte aldaketa, urtaro aldaketa, kurtso amaiera/hasiera, hilabeteko lehena… Garai batetik bestera iragateak badu berea, baita eredu batetik bestera aldatzeak ere. Energiari dagokionez, zerbait baino gehiago daki Markel Peñalba ikerlariak eta gaur gurean izango da gaiaz hizketan.

Bihar amaituko den eta uda-giroa nagusi izan den urtaroak ere eman du berea, hori dela eta, bi eragile bildu ditugu euren ekimenez hitz egiteko. Udako Eskola Ekosozialari eta krisi klimatikoen, ekologikoen eta sozialen gaineko jardunaldei begira jarriko gara, hurrenez hurren, Gorka Laurnaga eta Lorea Agirre aldamenean hartuta.