Zuzenean

«Erantzun irmoa» ezinbestekotzat jo du UEMAK, euskara Tokiko Administraziotik ezabatuz gero

Iraitz Lazkano, UEMAko lehendakariaren esanetan, pauso ausartak ematen direnean, «epaitegiak tartean sartzen dira eta kontrako erabakiak hartzen dituzte». Hala deritzo, EAEko Auzitegi Nagusiak Tokiko Administrazio Legearen 6.2 artikulua Konstituzio Auzitegira bidali izanaz.

Audio_placeholder

«Erantzun irmoa» ezinbestekotzat jo du UEMAK, euskara Tokiko Administraziotik ezabatuz gero

Loading player...
UEMAko hautetsiak batzar orokorrean. (NAIZ.EUS)
UEMAko hautetsiak batzar orokorrean. (NAIZ.EUS)

Egun, Araba Bizkaia eta Gipuzkoako udalerri askotan euskara hutsean egiten dira Udal aktak, Tokiko Administrazio Legearen bitartez. EAEko Auzi Nagusiak zehaztu du onargarria dela hizkuntza bat atzean geratu ez dadin neurri zuzentzaileak ezartzea, baina ez dela onargarria juridikoki gaztelaniaren kaltetan euskararen erabilera inposatzea. Iraitz Lazkanok kontraesanak ikusten ditu epailearen ebazpenean. «Bi gauza horiek ez dira bateragarriak. Guk argi duguna da egoera soziolinguistiko jakin batzuetan beharrezkoa dela euskaraz funtzionatu ahal izatea».

Prozedurak zalantzan jartzen du legearen 6.2 artikulua. «Lege honek espresuki babesten du Udalak euskaraz jardun ahal izatea. Horrela erabaki zuten udalek, inoren hizkuntza eskubideei kalte egin gabe. Horren kontra dabiltza orain Vox eta, antza denez, epaitegiak ere bai».

Jaurlaritza Logoa