Zuzenean

Nerea intxausti

Eta zu, non zinen duela 20 urte irailaren 11n?

20 urte asko dirudite, baina guztiok (edo ia guztiok) dugu buruan non ginen eta zertan ari ginen 2001eko irailaren 11n, bi hegazkinek World Trade Center-eko dorre bikien aurka talka egin zutenean. Kalera irten gara herritarrei galdetzera ia egun hura nola oroitzen duten. 

Audio_placeholder

Eta zu, non zinen duela 20 urte irailaren 11n?

Loading player...
Explosión en una de las torres de Nueva York atacadas el 11 de setiembre de 2001. (Seth MCALLISTER / AFP)
Explosión en una de las torres de Nueva York atacadas el 11 de setiembre de 2001. (Seth MCALLISTER / AFP)

Manhattanen goizeko 8:46 zirela jo zuen lehen hegazkinak dorre bikietan lehena, eta minutu gutxiren buruan bigarrena. Azken hoen kontakizuna telebista edo irrati bidez jarraitu zuen askok, Euskal Herrian arratsaldeko 15:00ak inguruan baiziren. Kalena bildu ditugun testigantzen arabera, denok, edo ia denok dugu gogoan erasoa jazo zenean non geunden edo zertan ari ginen.

 

Irudi horiek telebistan ikusterakoak sentitu genuena ere oso presente dugu: zenbaitek beldurra sentitu zuten, besteek ezin zuten sinetsi, baina den-denek harrigarria izan zela gogoratu dute.

Eta erasoak suposatu zitzakeen aldaketez ari garela, ziurra da hil zen jende guztiaren ahaideen bizitza erabat aldatu zela irailaren 11 hartatik geroztik. Pertsonalki bai, baina mundu mailan zenbait adituk diotenez irailaren 11ean mundua aldatu zen, terrorismoaren ahalmen izugarria agerian utzi zelako. Lehen esaten zen terroristek pertsona gutxi hiltzen zituztela asko izutzeko, baina Al Qaedak erakutsi zuen ahalik eta ondorio handiena lortzeko onena biktima asko eragitea dela. Ordutik, terrorismo masiboa mehatxu bat bilakatu zela esaten dute.

Geopolitikoki ala segurtasun aldetik kontrolak areagotu egin zirela gogoratu dute galdekatuek.

 

Jaurlaritza Logoa