Zuzenean
Emakumearen parte-hartzea «gertu» ikusten du Jaizkibel konpainiako Izaskun Larruskainek
25 urte bete dira emakume talde batek Hondarribiko alardean parte hartzeko saiakera burutu zuela. Pandemiagatik ez dago desfilerik, baina elkarretaratzea deitu du Jaizkibel konpainiak. Izaskun Larruskainen laguntzaz herriko jaietan parte hartzeko aldarriaren errepasoa burutu dugu.
Emakumearen parte-hartzea «gertu» ikusten du Jaizkibel konpainiako Izaskun Larruskainek
Alardean parte hartu ahal izateko, emakume talde batek, Kosta konpainian barneratzeko saialdia burutu zuen 1996an. Horretarako, soto batetik irten behar izan zuten lehenbizi. Eratzunik jasotzen ez zuten eskaeren ondoriozko ekintza izan zen.
Orduz geroztik, 25 urte pasa dira. Hondarribiko alardea ezagun bilakatu zen iskanbila edota plastiko beltzengatik. Eguneroko bizian ere gatazkak jarraipena izan du familia edo negozioetan. Izaskun Larruskainentzat, tentsioak aurrera jarraitu du maila baxuan.
Emakumeak alardean parte hartzeko, «azken pausoa» falta dela deritzo Larruskainek. 25 urtetan gizartea eta herria aldatu dela azpimarratu du.
Hondarribiko aldardearen gatazka konpontzeko, 2019an, bitartekaritza prozesua abiatu zuten Foru Aldundiak eta Hondarribiako Udalak. Albiste gutxi egon dira bitartekaritza honetaz eta indarrean jarraitzen ote duen galdetu dugu.
Era berean, Jaizkibelek hainbatetan salatu izan du Hondarribiko Udalaren utzikeria. 2022rako, 22 konpainiako alardea egotea proposatu zuen Jaizkibelek. Hau da, egungo alardearen ereduari Jaizkibel konpainia batzea. Proposamenak erantzukin ez duela jaso azaldu digu Larruskainek.