Eli pagola

[32] Agur Gelditu Makinak saioko lehen denboraldiari!

Hauxe duzue Gelditu Makinak saioko azken saioa. Denboraldi oparo honen laburpena egin dugu, gurean izandako adituek esandakoak gogoratu ditugu.

Audio_placeholder

[32] Agur Gelditu Makinak saioko lehen denboraldiari!

Loading player...
Gelditu Makinak
Gelditu Makinak

Ibilaldi bat hasterakoan batek ez du burua amaieran izan ohi, bidean ikusten eta ikasten denari adi joaten da. Han-hemenka  estimulu faltarik ez dagoenez gero, zertaz pentsatua ere sobera.


32. saioko bidean gu ere halaxe ibili gara bataren eta bestearen esanak adituz. Amaierara heldu berritan, bidaiako zenbait momentu gogoratzen harrapatu gaituzu, entzule. Izan ere, aditu edo aritu, merezi duen jendez inguratuta ibili gara.

Gelditu Makinak saioak hauxe du denboraldiko azkena eta, nostalgia puntu batekin izanagatik, pozarren agurtuko dugu gure lehioa. Borondate oneko jendeari eskerrak, hemen doa familia argazkia denon omenez.