Naiz Irratia

45 urte, udalen bultzada Alkateen Mugimendutik.

Duela 45 urte, 1976.urtean Euskal Herriaren izaeraren eta bere eskubide historikoetan oinarritzen zen burujabetzaren elkargune izan zen Bergarako herria. Foruen abolizioaren mendeurrena gogoartu eta udal ordezkariak elkartu ziren bertan, ondoren Alkateen Mugimendua deitu zitzaion topaketa.

Audio_placeholder

45 urte, udalen bultzada Alkateen Mugimendutik.

Loading player...
Alkateen Mugimenduaren sorreraren 45. urteurrena ospatzeko deia egungo eta garaiko Bergarako alkateek
Alkateen Mugimenduaren sorreraren 45. urteurrena ospatzeko deia egungo eta garaiko Bergarako alkateek

Franco diktadorea hil berri, ezjakintasun eta noraez puntu bate erdian, diktadorearen 40 urteko jazapenak zernolako norabide hartzen zuenari begira zegoen Euskal Herria. Hala, herriaren bilakaera politikoan eta, batez ere, indar abertzale guztiak bat egiteko saiakeran giltzarria izan zen Alkateen Mugimendua, 1976an gaurko egunez, uztailaren 21an sortu zena, Bergaran.


Egun hartan, foruen abolizioaren mendeurrena betetzen zela gogoratzeko, Euskal Herriko ehunka udal ordezkari elkartu ziren Debagoienako herrian, «herri bat ginela eta burujabetzatik aurrera egin nahi genuela adierazteko».

Hilabete gutxi batzuk lehenago izan zen hautatua alkate Elkoro, 1976ko otsailean eta martxo amaieran Foruen Berreskurapena eskatu zuen lehen udala izan zen Bergarakoa. Horrek bide eman zion uztailean Alkateen Mugimendua sortzeari.67 alkatek eta hautetsik hartu zuten parte mugimenduan; horien artean ziren Jose Luis Elkoro bera, Imanol Murua orduko Zarauzko alkatea, Jose Antonio Altuna Arrasatekoa edo Pablo Gorostiaga Laudikoa; zientoka herritar ere batu ziren bost puntu nagusi zituen aldarrikapenetara

Nafarroak EHren bilakaera politikoan zeresana izatea nahi zuten, euskararen ofizialtasuna bilatzen zuten, foruak berrezarriak izan zitezela, amnistia presoentzat eta Euskal Estatutuaren aldarrikapena egiten zuten.«Herritik eta herriarentzat» sortu zen bere momentuan mugimendua, eta bide beretik, 45.urteurrenaren harira antolatu dituzten ekitaldiak herritik eginak herriarentzat izatea nahi dute.

Gorka Artola egungo Bergarako alkaetak azpimarratu duenez «Udalak oso garrantzitsuak» izan direlako historikoki gure herriaren egitura administratiboan. Orain ere, pandemia egoera tarteko herria berriro zutik jarri behar dugunean, «udalek funtsezko zeregina» daukatela uste du.