Zuzenean

Bigarren Kafea

'GenEroa'; dantzaren bitartez loturak hausten

Audio_placeholder

'GenEroa'; dantzaren bitartez loturak hausten

Loading player...
Kimua Dantza Kolektiboak 'GenEroa' lana aurkeztu du.
Kimua Dantza Kolektiboak 'GenEroa' lana aurkeztu du.

Kimua Dantza Kolektiboak 'GenEroa' izeneko lana aurkeztuko du bihar, ekainaren 26ean, Tolosan. Gorputzaren mugimenduaren bidez, ezartzen dizkiguten genero-rolen inguruko hausnarketa proposatuko dute dantzariek eta galdera nagusi bat plazaratu nahi dute: benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke?

Ikuskizunak bi zati ditu: sei dantzariz osatutako dantza emanaldia eta mediazio parte hartzailea. Bidean, adituen laguntza izan dute: Enara Larraine, Agurtza Zubero, Josebe Iturrioz eta Ekaitz Goikoetxea. Goikoetxeak berak gidatuko du emanaldiaren bigarren zati hori. 

Erantzunak eman beharrean, galderak planteatzea dute helburu; «Dantzak zergatik izan behar du femeninoa edo maskulinoa?» esan digu Eneko Galdos dantzariak. Hori guztia, binarismoari ihes egin nahirik, «neska edo mutil, zuri edo beltz, handi edo txiki, gizen ala argal; baina tartean mundu bat dago» esan digu Goikoetxeak.

Horregatik aurkeratu dute generoaren gaia emanaldia sortzeko; «generoaz hitz egiten da, baina gaia ez da gorpuzten» kontatu digu Garazi Egigurenek. 

Bigarren Kafera gerturatu dira Garazi Egiguren, Eneko Galdos eta Ekaitz Goikoetxea. Lana aurkezteaz gain, Kontxita Beitia eta Marimi Ugalderekin hitz egiteko aukera izan dute. 

 

Jaurlaritza Logoa