Zuzenean

Ainara Rodriguez

Nota onarekin amaitu du ikasturtea hezkuntza komunitateak

Laister bilduko dituzte liburu eta koadernoak zorroetan ikasleek, eta etxerako bidea hartuko dute. Ikasturte berezia izan da zinez, egunez egunekoari begira eta kasik behar bezala hausnartzeko denborarik gabe. Baina ikasturtea nota onarekin amaitu dutelakoan daude hezkuntza komunitateko eragileak.  

Audio_placeholder

Nota onarekin amaitu du ikasturtea hezkuntza komunitateak

Loading player...
Amaitzear da Euskal Herriko eskoletan oso berezia izan den ikasturtea. (Idoia ZABALETA/FOKU)
Amaitzear da Euskal Herriko eskoletan oso berezia izan den ikasturtea. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Zalantzez eta ezjakintasunez josita ekin zioten ikasturteari Euskal Herriko eskoletan. Pandemiak eragindako protokolo berezi eta neurrien artean, ez ziren gutxi izan ikasturte erdian konfinamendura joko zutela uste izan zutenak. Baina azkenerako, euren gora-beherak izan dituzten arren, ikasturtea espro baino hobekiago igaro dela uste dute hezkuntza komunitateko zenbait eragilek.

Seaskako zuzendari Hur Gorostiagak eta Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk bilan baikorra egin dute, nahiz eta ikusi dituzten argi-ilunak; kasu, eskola kirola gauzatzeko debekua hegoaldean, eta pandemiaz harago, Konstituzio Kontseilutik eratorri den Molac legearen eta murgiltze ereduaren inguruko kolpea iparraldean. Horiei aurre egitea, eta oro har, hezkuntza sistemak azken hilabeteetan erakutsi dituen gabeziei konponbidea ematea dira gerora begira jarri dituzten erronkak. 

EHIGEko koordinatzaile Lourdes Imazek, berriz, «eskola komunitatea berreskuratu eta gazteengan utzitako gabezia emozionalei erantzutea» izango da datozen hilabateetako iparra. Bere ustez ikasturtea uste baino hobeago burutu izanak baditu erantzuleak, hezkuntza komunitatearen lana goraipatu du zentzu horretan. 

Ikasleak, oporren desioan

Oporretako usainari erreparatuz atzeman ditugu ikasleak. Donostiako Groz auzoko Zubiri-Manteo institutuko ikasleek esan digute ikaslea «luze» joan dela, ezarritako protokoloen ondorioz «gogorra» egin zaiela egunerokoa. Baina orain udara disfrutatzeko gogoz dira. Hezkuntza komunitate osoak beharko ditu indarrak hartu oso berezia izan den ikasturtetik suspertu eta irailean hasiko den berriari ekiteko.  

 

 

 

Jaurlaritza Logoa