Zuzenean

Lurdes Imaz (EHIGE): «Eskola komunitatea berreskuratu behar dugu»

Ikasturtean hezkuntza komunitateak egindako lana goraipatu du Lurdes Imazek, EHIGEko koordinatzaileak. Orain, erronka nagusia «eskola komunitatea berreskuratu eta gazteengan utzitako gabezia emozionalei erantzutea da». Positiboena, familien eta eskolaren arteko harremana sendotu dela.

Audio_placeholder

Lurdes Imaz (EHIGE): «Eskola komunitatea berreskuratu behar dugu»

Loading player...
oiartzungo eskola
oiartzungo eskola

Ikasturtea amaitzear den honetan, EHIGEko koordinatzaile Lurdes Imazengana jo dugu. Iazko irailean «ziurgabetasuna» zen nagusi eta gutxienez eskolak irekita egon izana «baloratu» beharra dagoela uste du. Hori lortzeko neurri zorrotzak izan direla jakitun, eskolak berez dituen helburu pedagogiko eta soziala uztartzea oso zaila izan dela uste du: «eskolak gizartearen ezinbestek espazioak dira eta presentzialtasuna ezin da ordezkatu; berdindu egiten gaitu eskolak».

Zailtasunak egon dira eskolaz kanpoko jarduerak egiteko, eskola kirola kasu. «Eskola ez da aspektu formala soilik, ez formalak garrantzia handia du hezkuntza integralean eta indarra hor jarri behar da». Hala familiak eskolan egon eta eskola komunitatea berreskuratzea «erronka nagusietako bat» dela esan du.

Aitzitik, «kezka» gehien pandemiak gazteengan utzi dituen gabezia emozionalak eragiten dio.

Ikastetxeak baino, Hego Euskal Herrian ikasgelak itxi dira. Haurrak etxean geratzean, gurasoek egin duten «esfortzua» goraipatu du, askok norekin haurra utzi ez zutelako. Irtenbiderik eman ez zaion gaietako bat da hori Imazen esanetan: «gurasoek laguntza behar dute laneko baimen ordainduak eduki eta etxean geratzeko».

Pandemiak zerbait positiboa utzi badu, familia eta eskolaren arteko harremana sendotu egin dela da EHIGEko koordinatzailearen esanetan. «Horrek geratu behar luke», dio. Bestetik, ohartu gara hezkuntzak osasunarekin batera ikaragarrizko garrantzia duela jendartean, lehentasunezko zimenduak direla.

Ikasturte berria antzeko neurriekin izango da EAEn, baina gurasoak zentroetan sartzeko aukera gehiago egongo da. «Itxaropena da egoera hobetzea apurka-apurka», amaitu du..

 

Jaurlaritza Logoa