

Zuzenean 00:00h - 02:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)
02:00h - 03:00h
Gelditu Makinak (Errepikapena)
03:00h - 05:00h
Zebrabidea (errepikapena)

Denboraldiko azken ‘Beste Bat’ saioak izango dira ekainekoak. Eta denboraldia borobiltzeko prest datoz Igotz Mendez, Paule Bilbao, Silicies Grizzlies eta Xabier Crehuet. Astelehenetik ostegunera, arratsaldeko hiruretan, aukera izango dugu musikari hauen azukre koxkorrak ezagutzeko.
Astelehenak aldapa gora hastearen mito hori atzean utzi beharko dugu aurrerantzean. Igotz Mendezen konpainian trap eta estilo elektronikoa duten kantuak entzuteko aukera izango baitugu. Bere zenbait lan erritmo bizikoak direla esan genezake, hainbat nafarrek egin bezala, autotunearen olatuan baitabil Mendez ere. 2021 hasi bezain laster, 'Kurosawa' lan berria iritsi zitzaigun Iruñetik.
Astearteetan Paule Bilbao musikari eta abeslariaren konpainian izango gara. Gaur egun, Arima taldean topa genezake gitarra eskuetan duela melodia zoragarriak sortuz eta bere ahotsarekin beste dimentsio batera bidaia egitera lagunduz. Josu Gonzalez (Baxua) eta Gontzal Bilbaorekin (Bateria) batera osatzen du Arima taldea, berriki kaleratu dute bigarren lana.
Asteazkenak Silicies Grizzlies taldearenak izango dira. 2020. urtean unibertsitatean elkar ezaguturiko Donostiako, Zumaiako eta Gernikako bost kidek osaturiko funk eta rock taldea da honako hau. Gustuko kantuak jarriko dituzte ekaineko asteazkenetan zehar, kide bakoitzak gustu nahiko ezberdinak baditu ere, rocka, funka, punka, gaur egungo doinu berriak, eta melodia klasikoak izango dira protagonista.
Eta asteko azken txandan, ostegunetan, Xabier Crehuet artista ordiziarra izango dugu NAIZ Irratian. Pop, folk eta country estilo intimista batean sailkatzen dute 27 urteko gaztea eta bere bakarkako ibilbidean kaleratutako kantuak entzutea besterik ez dugu behar, erabateko gertutasun hori nabaritzeko.
Laukote honekin esango diogu agur ‘Beste Bat’ saioko bigarren denboraldiari. Irailean izango da bueltan hirugarren denboraldia. Gogoratu saio guztiak entzungai daudela irratia.naiz.eus webgunean eta baita podcast plataformetan ere.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
