Zuzenean
Aukera zabaleko zerrenda osatu du aste honetan ere Leire Etxezarretak 'Beste Bat' saioko bere txandarako. Euskal kantuak izan dira protagonista oraingoan eta gauzak horrela, Ruper Ordorika, Mikel Urdangarin eta Izaki Gardenak bezalako artista eta musika talde handi entzuteko aukera bikaina izan dugu arratsaldeko laurak bitarte Naiz irratiaren uhinetan.
Hauek aukeratu dituen kantuak:
1. Lili bat - Mikel Laboa
2. Martin Larralde - Ruper Ordorika
3. Lagun izoztua - Anari
4. Gaueko argiak - Ken Zazpi
5. Oroimeneko portua - Mikel Urdangarin
6. Gure oroitzapenak - Libe
7. Ene begiek - Izaki Gardenak
8. Anaren hiri arraroa - Gosariak
9. Txalupa - Gosariak
10. Zintzilik - Zea Mays
11. Zuri, amatxo - Pirritx, Porrotx eta Mari motots
12. Ariane - Katamalo
13. Oroitzen zaitudanean, ama - Esne Beltza