Zuzenean

NAIZ IRRATIA

«Jendeak badaki hemengo terrorismorik nagusiena 36ko uztailean hasi zela»

Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Memoriala «tenderete negargarria» dela uste du Josu Ibargutxi Memoria Osoa ekimeneko ordezkariak, «egiaren distortsioa lantzen» aritzea egotzi die proiektua sustatu dutenei. 

Audio_placeholder

«Jendeak badaki hemengo terrorismorik nagusiena 36ko uztailean hasi zela»

Loading player...
Espainiako erregeek inauguratu dute Gasteizko memoriala. (Jaizki FONTANEDA / FOKU)
Espainiako erregeek inauguratu dute Gasteizko memoriala. (Jaizki FONTANEDA / FOKU)

Oposizio handiarekin ireki ditu ateak Gasteizen Terrorismoaren Biktimen Memoriala deiturikoak. Kontra egin dute hainbat kolektibo sozialek, tartean memoria historikoaren eremuan lanean ari diren eragileak batzen dituen Memoria Osoa plataformak. Josu Ibargutxi bozeramaileak NAIZ Irratian salatu du ekimenaren ikuspegi murritza, «bi mailatako biktimak daude», bere hitzetan. 

2011ko biktimen legea aipatu du Ibargutxik, horren arabera «terrorismoa soilik ETArena da, eta Graporena, sartzen dute GAL tartean baina frankismoak suposatu zuen 40 urteko terrorismoa ez dute sekula onartuko. Ehunka milaka biktima sekula ez dituzte onartuko». 

1960tik honako errepasoa proposatzen du Gasteizen ireki duten eraikinak, abiapuntu horren intentzionalitatea salatu du Ibargutxik, gogoratuz urte luzez ETAri egotzi izan diotela urte hartan hil zuten haurraren kasua, gerora gezurtatu bada ere. Halako ekimenen abiapuntua 36ak izan beharko luke bere esanetan, «badirudi estatu honetan 'benetako' terrorismoa 60an hasi zela, baina jendeak badaki hemengo terrorismorik nagusiena 36ko uztailean hasi zela, esaiezu nafarrei 36ko uztail horretan zer pasa zen, hilabete gutxi batzutan 3.500 pertsona akabatu zituzten eta! Ea hori ez zen terrorismoa...» 

«Egiaren distortsioa» 

Memorialaren inauguraziotik ETAk Ortega Lara bahituta izan zuen zuloa da nabarmendu den irudietako bat. Jendea «inpresionatzeko» saiakera dela uste du Ibargutxik, eta aitortzen du zirrara sortzen duela, «zirrara sortzen duen moduan oraindik sekulako hobiak egoteak, zirrara sortzen duten moduan egon diren baineraren torturaren inguruko milaka salaketek...».

Memoria Osoako kideak salatu du irudi batzuk behin eta berriz emango dituztela, «ez dira saiatzen, ordea, beste irudi batzuk ematen». Bere hitzetan, «egiaren distortsioa ari dira lantzen; eta lantzen diot, ez baita despiste bat, egiaren distortsioa lantzen ari dira».

«Tenderete negargarria» 

Memoria Osoak euskal instituzioei memorial honetako patronatutik irteteko eskatu die, «esan genien beraiei ere, ez dugu botererik izango ekimena bertan behera uzteko, baina gutxienez Gasteizko Udala eta Eusko Jaurlaritza ezin daitezke horko partaide izan». Ibargutxiren esanetan «beraien kontraesana izango da, beraiek izango dute erantzukizuna historian, horrelako tenderete negargarri bati babesa ematearren».

Jaurlaritza Logoa