Nayua Jatri: «Sahara Mendebaldeko gatazka konpontzeko gerra da konponbide bakarra»

Sahara Mendebaldeko gatazka konpontzetik urruti, gerra betean dago. Nayua Jatri Aduh gasteiztarrak hangoak ditu erroak eta senitarteko asko ere bai. Bizi duen egoeraz aritu da Naiz Irratian. Eli Eizagirrerekin berriz Saharar Herriaren askatasunaren aldeko martxaren inguruan aritu gara.

Audio_placeholder

Nayua Jatri: «Sahara Mendebaldeko gatazka konpontzeko gerra da konponbide bakarra»

Loading player...
Manifestación solidaria con el pueblo saharaui, el pasado mes de febrero en Iruñea. (Endika PORTILLO/FOKU)
Sahararen aldeko manifestazioa Iruñean. (Endika PORTILLO/FOKU)

Sahara Mendebaleko gatazkak ez du baretzeko itxurarik. Gerra bete-betean jarraitzen dute eta horregatik, Sahararrak hiru kokalekutan sakabanatuta daude egun: Sahara Mendebaldean lurralde okupatuetan bizi direnak, Algeriako errefuxiatu kanpalekuetan bizi direnak eta diasporan daudenak. Horietako bat da Nayua Jatri Aduh, Gasteizen bizi den sahararra. Naiz Irratian kontatu du gatazkaren hasieran kezka eta pena sentitu zuela bere lurraldeagatik. Azkenean ordea, baieztatu du bere ustez «gerra dela gatazka konpontzeko bide bakarra».

Azaldu du bere lehengusuak adibidez, gerrara joan direla eta bere izeba bat berriz, lurralde okupatuetan bizi dela. Eurekin harreman gutxi du orain, ez dagoelako horretarako aukerarik. Nayua Jatri Aduhren azalpenetan, «gatazkaren erantzukizun osoa Espainiar Estatuarena da». Horregatik dio Espainiak izan beharko lukeela guztiaren erantzule.

Saharar Herriaren aldeko martxa

Bide berean eta gatazka horrekin lotuta, Saharar Herriaren Askatasunaren aldeko martxa ari dira burutzen egunotan. Irundik abiatu zen pasa den astean eta ekainaren 18an amaituko du bere ibilbidea Madrilen. Eli Eizagirre antolatzaileetako bat da eta azaldu du behin Madrilera iritsita, Espainiako Gobernuari eskaera egingo diotela, «Mendebaldeko Saharak bizi duen arazoari konponbidea ematen has dadin».