Zuzenean
Atzo abiatu zen Tolofolk jaialdia, Tolosan. Musika eta dantza uztartuko dituen egitaraua osatu dute Tolosako, Gipuzkoako eta atzerriko taldeen eta artisten parte hartzearekin.
Aste Santuko pazko astean tolosarrek zein bisitariek, kulturaz gozatzen jarraitzeko aukera izango dute lehen aldiz ospatuko den Tolofolk kultura herrikoiaren eta munduko musiken jaialdiari esker.
Tartean Santi Urruzola, Zigor Sagarna, Manex Urruzola eta Garikoitz Llobregat dira besteak beste egitasmo honen atzean, eta azken biak, Manex eta Garikoitz gurean izan ditugu gaurkoan.
Egitaraua:
Apirilak 7, asteazkena. Luis Astiasaran Kultur Etxean, 19:00etan.
Apirilak 8, osteguna. Luis Antonio Pedraza Plaza Berrian, 19:00etan.
Apirilak 9, ostirala. Eneko Dorronsoro, Fredi Pelaez eta Peio Irigoien Plaza Berrian, 19:00etan.
Apirilak 10, larunbata. Hector Braga Plaza Zaharrean, 12:00etan eta Oreka TX: 'Koklea' Leidorren, 19:00etan.
Apirilak 11, igandea. Udal Txistulari Banda Berdura Plazan, 12:00etan eta lan Griffin, Arkaitz Miner, Juanjo Otxandorena, Iraide Ansorena eta herriko artistak Plaza Berrian, 19:00etan.